Munduko edozein bazterretan gertatzen den bezalaxe, euskal identitatea ulertzeko modu ezberdinak sinbolo anitzen bidez adierazten ditugu. Sinbolo batzuk jende guztiak onartu izan ditu; beste batzuk, aldiz, oso eztabaidatuak dira edo izan dira, eta denborarekin esanahia aldatuz ere joan zaie. Unibert...
Autors :PABLO,SANTIAGO DE/MEES,LUDGER/RUBIO POBES,CORO/ARRIETA ALBERDI,LEYRE/LARRAZA,MARÍA DEL MAR/IRIA
Nº de pàgines :296
Col·lecció :CIENCIA POLÍTICA - SEMILLA Y SURCO - SER
Munduko edozein bazterretan gertatzen den bezalaxe, euskal identitatea ulertzeko modu ezberdinak sinbolo anitzen bidez adierazten ditugu. Sinbolo batzuk jende guztiak onartu izan ditu; beste batzuk, aldiz, oso eztabaidatuak dira edo izan dira, eta denborarekin esanahia aldatuz ere joan zaie. Unibertso sinboliko konplexu bezain interesgarria osatzen dute guztiek: banderak, armarriak, elezaharretako heroiak, anagramak, ereserkiak, jaiegunak, data historikoak, guduak, kirolak, pertsonaia historikoak, folklore ekitaldiak, oroimenerako monumentuak, paisaiak, eta beste hainbat. Liburu honetan, irudiz oparo hornituta, euskal Historia garaikidean aditu handienetako batzuek osatutako lantaldeak 100 euskal sinbolo adierazgarrienak aztertu ditu: Gernikako arbola, ikurrina, lauburua, arrano beltza, ardi latxa, Agur Jaunak, Aberri Eguna edota Espainiako Gerra Zibila, adibidez; baita baserria, irrintzia, pilota, bertsolaritza, Olentzero, txalaparta edo Guggenheim Museoa ere; eta Aitor, Lope Agirre, Sabino Arana, Unamuno edo Pasionaria bezalako pertsonaiak ere bai. Kasu bakoitzean, modu labur eta zehatzean daude aztertuta sinboloaren jatorria eta esanahia, nola iritsi den euskal sentimendu konkretu baten adierazle izatera eta ze nolako eztabaidak eragin izan dituen. Azpitituluak (Identitatea, kultura, abertzaletasuna) liburuaren ikuspuntua zehazten du: euskal identitatearekin, gure kulturarekin eta politika garaikidearekin gehien lotzen diren sinboloei erreparatzen die.
Aquest lloc web almacena dades com a cookies per habilitar la funcionalitat necessària del lloc, inclosos anàlisis i personalització. Pot canviar la seva configuració en qualsevol moment o acceptar la configuració predeterminada.
Les cookies necessàries ajuden a fer una pàgina web utilitzable activant funcions bàsiques com la navegació a la pàgina i l'accés a àrees segures de la pàgina web. La pàgina web no pot funcionar adequadament sense aquestes cookies.
Personalizació
Les cookies de personalització permeten a la pàgina web enregistrar informació que canvia la forma en què la pàgina es comporta o l’aspecte que té, com el seu idioma preferit o la regió en el que vostè es troba.
Anàlisi
Las cookies estadísticas ayudan a los propietarios de páginas web a comprender cómo interactúan los visitantes con las páginas web reunint i proporcionant informació de forma anònima.
Marketing
Les cookies de màrqueting s’utilitzen per retrocedir als visitants a les pàgines web. La intenció és mostrar anuncis rellevants i atractius per a l'usuari individual, i per tant, més valiosos per als editors i tercers anunciants.